Aramaioko udalerriak 1.500 biztanletik gora ditu bere 78,83 km2-etan barrena sakabanatuak, 301 metroko altitudea du batez beste, eta %75 herri mendiak dira. Vitoria-Gasteiztik 30 km-ra dago.
Arangio Mendialdea du Iparraldean eta Ipar-mendebaldean. Mendialde horretako gailur handienak Orixol (1.126 m), Kurtzetako Gainetik joaten da hara, eta Izpizte (1.063 m) dira. Anboto mendia (1.330 m) hurbil dago, Urkiolako Parke Naturalean, eta Udalaitz (1.117 m) dauka aurrealdean. Bien artean Besaide agertzen da, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko elkargunea eratzen du bertako monumentuak. Udalerriaren Ekialdean Murugain mendia (774 m) dago, eta Hegoaldean, Legutianoko bidean, Jarindo (896 m).
Tradizioaren arabera, Alfontso XIII.a Erregeak 1905. urtean Fco. De Paula Arrillaga y Garro bere irakaslea bisitatu omen zuen, eta paisaia honen edertasunarekin benetan txunditurik, Alpeekin konparatu omen zuen, Aramaioko Harana “Suitza txiki bat” zela esanez.
Irailaren bigarren hamabostaldian Txirritola Eguna ospatzen da Aramaion. Jaia, herriko sagardogileen laguntzarekin antolatzen da eta urtero sagardo dastaketa egoten da. Jaiak arrakastaz irabazi du eta azken urteotan herriko eta kanpoko jende asko hurbildu da herrira.