Datorren ekainaren 8an ospatuko da Aramaion UEMA Eguna.
Egun hori iragartzeko egingo diren karteletan lema berezia erabiliko da eta hori lortzeko lema lehiaketa antolatu du Txirritola euskara elkarteak.
Baldintzak:
- Lemaren baldintza: “Euskara”, “Aramaio” eta “UEMA” hitzak tartekatu behar ditu.
- Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: Martxoaren 22a, udaletxean.
- Saria: UEMA egunean egingo den bazkari herrikoirako BI TXARTEL.