Aramaioko Kultura sailak Gazte Uda programa jarri du martxan, aurreko urteetan egin bezala. Aurten Arrasateko gazteekin konpartituko dira irteerak, Txatxilipurdi elkartearekin elkarlanean egin baita antolaketa. Hauek dira prestatu diren irteerak:
Gamarrako igerilekuetara irteera
Uztaila 2an. Prezioa: 5 euro
Paintball-ean jolastera eta Debako hondartzara
Uztaila 4an. Prezioa: 15 euro
Surf ikastaroa Zarautzen
Uztaila 11an. Prezioa: 15 euro
Irteera hauetan parte hartzeko, 12-16 urte bitartean izan behar da eta derrigorrezkoa da izena ematea eta dirua ordaintzea. Informazio gehiago: udaletxean.